AMETSEN EKAITZA 3.0

Hilabete besterik ez Ametsen Ekaitza ebenturako!

Aurten ere, aurreko bi urtetan izandako arrakasta ikusita, Leinn graduko 5 ikasle (Iskander Alkate, Markel Gibert, Ana Aguirre, Garazi Konde eta Esti Beraza) lanean ari gara egun ahaztezin bat antolatu nahiean. Aurten ordea, Ametsen Ekaitzak enfoke desberdin bat izatea nahi dugu. Apirilaren 29an ospatuko den jardunaldi honetan, hiru herri desberdin erabiliko ditugu gai desberdinen inguruan adituak diren pertsona ezagunekin hainbat ekintza egiteko eta batez ere ongi pasatzeko. Irun, Oñati eta Bilbo izan dira aukeratutako tokiak. Irunen hondartza kirolekin erlazionatutako ekintzak egingo dira, hala nola surfa, volley…Pukas izango dugu patrozinatzaile. Oñatin ordea mendi kirolak landuko dira, horretarako Ternua eta Alberto Iñurrategirekin (beste batzuen artean) kontaktatzen ari geralarik. Azkenik, Bilbon artearen inguruan arituko gara. Kukuxumusu enpresa famatuarekin eta Pernan Goñi artistarekin tailer desberdinak egingo dira, baita Kinema Bilboko zine eskolaren eskutik bideoren bat grabatu ere.
Ebentura batxilergoko bigarren mailako ikasleak joatea nahi dugunez, azken bi aste hauetan alde batetik bestera gabiltza Euskal Herri osoko ikastola desberdinetan tailerrak eskaintzen, eta bertan interesatuak agertu diren ikasleek Ametsen Ekaitzara etortzeko aukera izango dute.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: