AMETSEN EKAITZAK IKARAGARRIZKO ARRAKASTA!

 

Joan den apirilaren 29an ospatu zen hainbeste denboraz itxarondako ekitaldia. Hiru leku, hiru gai, Euskal Herri osoko 80 ikasle elkarturik, ekintzailetasuna eta talde lana bultzatuz. Mendi kirolak, itsas kirolak, artea. Oñati, Irun, Bilbo. Dibertituz ikasteko ariketa desberdinak, hitzaldi interesgarri eta sakonak, Finlandiatik ekarritako metodologiak. Jende gaztea, giro ona, elkarlana. Bakoitzaren ametsak. Loreak Mendian, Kinema, Alberto Iñurrategi, Pukas, Uhingain, Ternua, Pernan Goñi…eta guztia batuz, Ametsen Ekaitza 3.0k izandako arrakasta!

Ametsen Ekaitzak aurten izan duen arrakasta ikusita, ziur gaude Ametsen Ekaitza 4.0 bat aurrera aterako dela datorren urtean, baita bostgarren eta seigarren edizio bat ere. Lan handia egin dugu hau dena aurrera eramateko, baina emaitza hau ikustean, lan guzti horrek merezi izan duela argi gelditu zaigu, eta aurrera egiteko sekulako indarrak eman dizkigu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau aurrera eramaten lagundu diguten guztiei, hala nola LEINNeko ikasle GUZTIEI, gu laguntzera etorri diren Finlandesei, coach-ei, gure familiar eta lagunei…zuen laguntza ezinbestekoa izan da, beraz, eskerrikasko benetan.

Datorren urtean ikusiko dugu elkar… Ametsen Ekaitzaren laugarren edizioan.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: