Egindakoaz harro…

Irailak 60 Leinner berri ekarri dizkigu gure artera, batzuk Bidasoako kanpusean eta besteak berriz Oñatin hasiko dira ereiten ikasitako guztia.

 Hori dela eta Forest and Backa birritan disfrutatu dugu!! Forest and back-a gau baterako mendira joatea datza, bertan gainontzekoaz ahaztu eta indar guztia zure taldean erabiltzeko aprobetxatzen da. EI! Baina ba al dakizu zer gertatu zen Oiartzunen eta ondoren Elosun? Ba ez itzazu galdu datozen lerroak…

 Iruneko taldearekin Oiartzunera egin genuen salto, Akkua taldea oporretatik etorri berria zen eta talde sentimendua berriz ere lortu beharra geneukan, horrez gain liderrak aldatu behar ziren…Quite challenging! Baina, esan daiteke gau hura magikoa izan zela, urtean behin gertatzen diren horretakoa, Akkua taldeko guztiak ados gaude bizi genuena izugarria izan zela, eta lidergoaren izaera aldatzeaz gain, inoiz baino gehiago, talde bat sentitu ginela. We do have passion in Akkua!

 Eskapadatxo hark izan zuen arrakastaren ostean, Bergara (Elosu) joatea erabaki genuen, oraingoan Oñatiko taldearekin. Akkua helburu finko batzuekin joan zen bertara eta lanerako tartea lasaitasun gehiagorekin hartu genuen arren, helburu guztiak bete genituen. Ondorioz, birthgivingean ( ikasketaren kristalizazioa) normalean baino gehiago landu genituen 5Eak ( education, escapism, entertainment, esthetic and T.A spirit )  eta lider bakoitzaren lan taldea eratu genuen! GOOD JOB AKKUA!

 

Amaitzeko, Elosuko birthgiving baten zehar gure belarriak goxotu zituen bertso sorta batekin lagatzen zaituegu;

Iluntasuna beti izan da

argi ondoan hain arrotz

argia horren beroa eta

iluna berriz horren hotz

sua lider bat bezala hartu

eta ez jokatu zorrotz

iluntasunari argi printza

topatu nahien gatoz!

———————————————————————————————

Argiak zein suak kentzen digu

ilunak duen izua

mobil eta kandelen gainean

jarriz ideien pisua

denek ematen dute argia

gogorra edo goxua

baina beroa emateko gai

soilik izaten da sua

———————————————————————————————-

Beti ezin da su garrez bizi

eta egon horren alai

beti ez gara datorrenari

berdin erantzuteko gai

momentu txarrak izaten dira

baina politak ere bai

tunel bukaeran izaten baita

beti argia gure zai

———————————————————————————————-

Metala eta folk-a ditugu

musika bat ta bi mundu

iritzi desberdinak badira

sortzeko hamaika gudu

nahiz gustu desberdinak eduki

musika dugu helburu

azkenerako kanta berdina

jotzen ikasiko dugu

———————————————————————————————-

Mila sorpresa pasa daitezke

nahiz eta lanean jardun

ta bat-batean gera daiteke

argi genuena ilun

baina pasientziz, lanean segiz

eta portatuaz txukun

inoiz ez da jakiten beroa

nondik etorriko zaigun!

Bertsoa; Xabier Igoa 

 Doinua: Mikel Urdangarin ( badira hiru aste)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: