GAZTEMPRESA ETA LEINN PROIEKTU KOMUN BATEN BILA!

Atzo, Akkuako partaideek Gaztempresa fundaziotik etorritako Inma Ramos-en bisita jasotzeko aukera izan zuten.

Bisita honen helburua Gaztempresa eta Leinn-en artean kasu bat ebazteko elkalran bat bilatzea izan zen; Inmak kasu bat planteatu zigun, kasu hori ebazteko gure proposamenak jasotzeko asmoarekin; bere bezeroen artean kontakturik ez dagoela azaldu zigun, eta kontaktu hori izatearen eta euren harteko interakzio bat ematearen garrantzia azpimarratu zuen.

Askotan, beren negozioa sortu berri duten bezeroek arazo desberdinak izaten dituzte, izan ere, oso profesional onak izan arren, gai fiskal edo ekonomikoen inguruan ez dute ezagutza handirik, eta gai baten inguruko ezagutzarik ez izateak  negozio hori frenatzera daramatza. Horregatik, Inmak bezero horien artean erlazioa egotea berebizikoa dela zioen. Zergatik ez dira kontaktuan jarriko ba enpresa bat sortu berri duen arotz bat eta komertzial bat, bien artean gauzak hobeto egiteko? Baina, nola lortu euren artean esperientziak kontatzea, horietatik ikastea eta euren artean negozio berriak sortzea? Nola lortu kontaktu sare on bat izatea?

 

Erronka handi hori lortzeko gure proposamenak bidaltzera gonbidatu gintuen, proposamen horiek irakurri ondoren Gaztempresa fundazioa eta Leinn-en arteko proiektu bat garatu ahal izateko. Euren web orrian (www.gaztempresa.com) jada lantzen hasi diren sare bat garatu eta lau helburu hauek bete nahi dituzte: jende gehiago sozio moduan sartzea, partehartzea bultzatzea, pertsonen arteko interakzio hori ematea eta kalitatezko informazio eta publikazioak izatea.

 

Akkuako taldekideek bi aste dauzkagu gure buruari buelta pare bat eman eta gure proposamenak Inmari bidaltzeko, ea bertatik proiektu interesgarriren bat ateratzen den!

Anuncios

3 pensamientos en “GAZTEMPRESA ETA LEINN PROIEKTU KOMUN BATEN BILA!

  1. taZEBAez dice:

    LEINN ez al gara guztiok? Good luck! @taZEBAez

  2. aitormanah dice:

    “Narratiba” herraminta ona izan daiteke hortarako. MIK-ekoek badakite zeozer honen inguruan. Baita Hominex-eko Josu Sasetak. Jo beraiengana!
    Ekin!!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: