BEASAINGO FILM LABURREN LEHIAKETA by Akkua & taZEBAez

 

FILM LABURREN LEHIAKETA

Ainhoa (tazebaez) eta nik (Ainhoa)  Beasainen martxan jarri nahi dugun proiektua da hau. Film laburren lehiaketa sortu dugu, proiektu honekin udaletxera joan ginen eta beraien babesa lortu dugu.
Uste dugu garrantzitsua dela gure herriko gazteak aktibitate interesgarriak izatea eta gaitasun ezberdinak lantzea. Proiektu honekin euskararen erabilera sustatu nahi dugu, beraz film labur guztiak euskaraz izango dira.
Bi sekzio desberdin daude; alde batetik ikastetxeen sekzioa (14-18 urte) eta bestetik, gazteen sekzioa (18-29 urte). Aurkezten diren lan guztiak  Beasaingo Zineman edo Bideluze plazan ikusi ahal izango dira.

Sekzio bakoitzean sari desberdinak egongo dira, 1. saria, 2. saria eta ikusleen saria bietan errepikatzen dira. Gazteen sekzioan 3. saria ere egongo da eta ikaslen sekzioan ideia hoberena ere sarituko da. Ikasleen sariak ez dira metalikoak izango baino gazteenak bai, bigarren sekzio honetan parte hartzea librea da, baina gehien bat, zinema eskolei aurkeztuko diegu proiektua.
 Lehiaketa hau parte-hartzaileengan kreatibitatea, talde lana,teknologia berriak, euskararen erabilera, ekintzailetasuna, motibazioa etab. sustatu dezan nahi dugu. Eta proiektu hau aurrera jarraitu dezan zuen kolaborazioa ezinbestekoa  da guretzat.
Duela bi aste, proiektua aurkezten egon ginen Beasaingo zentroetan eta nahiko interesatuak ziruditen baina, oraindik beraien erantzunaren zain gaude.
Sponsor bila ere egon ginen baina emaitzak ez ziren hain onak izan, leku batzuetan nahiz eta proiektua interesgarria iruditu, diru laguntzarik emateko aukera ez dutela esan ziguten. Beste leku batzuetan berriz, ez zuten ezta proiektuaren karpeta ireki.

Beraz, emaitzak mota guztietakoak izan ziren. Eta gure sentsazioak ere.
Baina gure proiektuan sinesten dugu eta sponsorren bila jarraituko dugu. Baietzak aurkitu arte.
Laguntza eskertzen dugu eta animoak ere.
Eskerrik asko!

Link interesgarria eta polita:  http://fibabc.abc.es/videos/historia-siempre-185.html

a&a

Anuncios

Un pensamiento en “BEASAINGO FILM LABURREN LEHIAKETA by Akkua & taZEBAez

  1. tazebaez dice:

    nos gusta. animo neskak!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: