Beasaingo Film Laburren Lehiaketa (Akkua & taZEBAez): Uztailaren 3an

Bi maila:


Bi maila edo atal izango ditu lehiaketak: batetik, Ikasleen saila deitua (Beasaingo ikastetxeetako 3. eta 4. DBH eta batxilergoko ikasleentzat); eta bestetik, Gazteen Saila (Euskal Herriko 18-29 urte bitarteko edozein gazteentzat).

DBH eta batxilergoko ikasleei dagokienean, ikastetxeetan bertan lantzeko ekintza bezala proposatu dugu. “Ikasleek taldean lan eginez eta teknologia berriak erabiliz laburmetraia bat sortu behar dute, lehiaketara aurkeztuz. Film laburra egiteak bi atal lantzea dakar; non ikasle bakoitzak bizitzako prozesua deskribatu behar duen eta zati digitala, non talde lana eta landutako gaitasunak aztertu daitezkeen, lanaren aurkezpena kontuan hartuta beti ere.

Beasaingo ikastetxeekin hitz egin dugu, La Salle eta Loinazpe ikastetxeek parte hartuko ziurtatu dute. Datorren urteetan, Beasaingo ikastetxe gehiagok parte hartzea nahi dugu eta litekeena da Goierriko mailara ere zabaltzea lehiaketa.

Sariak
Gazteentzat motibagarriagoa izatearren, film laburrak erakutsi egingo dira Beasainen. Uztailaren 3an, Bideluze plazan izango da lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera.

Sariei dagokienean, 2.000 eurotan balioztatuko sariak jasoko dituzte. Dolarea, Xerbera, Kikara eta Batzokia tabernek, Legazpiko paintball-ak, Tolosako karting-ak eta Bareak-ek emango dituzte sariak.

Epaimahaia, zinemaren inguruan aritzen direnek osatuko dute. Epaimahi hetereogenoa izango da. Besteak beste, Goienizekoek eta Eñaut Tolosa zinemagileak. Ainhoa Rodriguezek( akkua) eta Ainhoa Esnaolak(taZEBAez) ere parte hartuko dute. Euskara arloan lanean dabilenik ere izango da epaimahaian.

Sariak erabakitzerakoan kontuan zer hartuko duten galdetuta, honokoa erantzun digute: “oinarriak betetzea bai baina, lan batek zerbait sorraraz diezaigula. Sentimendu bat, mezu bat. Sormena eta irudimena, talde lana, soinu eta irudi ona izatea eta euskara baloratuko dira”.

Animatu
 Lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditugu goierritar gazteak.“Adierazteko modu berri bat da. Futbola gustatzen bazaizu, talde batean apuntatzen zara eta futbolean jokatuko duzu. Edo idaztea gustatzen bazaizu, idazlan lehiaketan parte hartuko duzu. Afizio ezberdinak daude, baina zine munduan sartzeko ez dago aukera askorik. Askotan koadrilan sortzen dira bideoak baina horretan gelditzen dira. Guk beste pauso bat ematea proposatzen dugu. Argazki elkarteak badaude baina zinema arloan ez dago gauza handirik, ez zaio bultzadarik ematen. Beste ate bat ireki nahi dugu. Arlo hori gustatzen zaien ala ez probatu dezatela”.

“Beti esan izan zaigu irudi batek mila hitzek baino gehiago balio dutela. Saiatu daitezela, sentitzen dutena elkarbanatzea, zerbait polita sortzea. Guk aukera emango dugu erakusteko. Hori bera sari polita da”, gaineratu du Ainhoa Esnaolak.

“Zerbait esateko edo adierazteko daukan gazte orok har dezake parte”

Nortzuk har dezakete parte Beasaingo Film Laburren lehiaketan?

Zerbait esateko edo adierazteko daukan gazte orok. Askotan eman digute aukera bertsoz, idatziz edo poesiaren bitartez  adierazteko baina beti esan digute irudi batek mila hitz baino gehiago balio dituela. Filmatuz edo marraztuz ere adierazi ahal daitezkenak.

Euskara, teknologia berriak, talde lana… Gazteei erakargarri egiten al zaizkie arlo horiek?
Nork ez du noizbait koadrilarekin bideo bat grabatu, ordenadorera pasa eta gero ikusi eta barre egin? Zergatik ez eman hurrengo pausoa eta holako lehiaketa batean parte hartu? Gazte guztiok ditugu afizio desberdinak baina denok dugu adierazteko zeozer. Lipdup-ei buruz ez dugu oinarrietan idatzi baina horiek ere sartuko lirateke. Azkenaldian, dezente egin dira.

 

Informazio gehieago www.beasaingofilmlaburrenlehiaketa.wordpress.com

 

 

a&a

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: