Harreman estilo berri bat irakurri ondorengo erreflexioak

Liburu hau asko gustatu zait zeren eta denbora asko neraman Saratxaga eta berak gomendatu zuen eredu aldaketa honi buruz entzuten eta hori izan da liburu hau irakurtzera bultzatu nauena.

Hasteko oso garrantzitsua iruditzen zait berak dioena empresa ereduaren inguruan, zeren azken batean empresa bat sortzen dutena pertsonak dira eta nik bizi ahal izan dudan esperientziarekin guztiz ados nago. Nire aurreko lanetan edo eginiko praktiketan oinarriturik esan dezaket lan askotan bakarrik dirua ateratzeko helburuarekin nindoala hala nola empresa industrialetan aritu naizenean
garbitze lanetan adibidez. Badakit horrelako lanetan ez dela eredu garbienetakoak baina egun haietan gogoan neukan gauza bakarra hauek ziren, noiz emango zuen bokadilloa jateko ordua eta aurrerago, irteteko ordua. Horrek neregan ez zuen batereko motibaziorik sortzen eta azkenik lortzen nuen gauza bakarretako bat monotoni batean sartzea zen. Ez diot inori opa.

Baina azken urte hauetan izan dudan ikuspegi aldaketak argi eta garbi erakutsi dit beharrezkoa dela pertsona bezela jardutea enpresan. Horretarako ere uste dut beharrezkoena zeure buruaren jabe izatea eta erabakiak hartzeko gaitasuna izatea ezinbestekoa direla. Adibidez konturatu nintzen ogasunean aritu nintzeneko bi hilabeteetan egoera hori ez zela eramangarri empresa batean, hau da, eredu piramidala zeren. Egoera honek maila klase desberdinetan banatzen zuelako eta etengabe zeuden departamentu ezberdinak bata besteari harriak botatzen une oro eta honek lortzen zuen gauza bakarra lan haiek atzeratzea zela.

Hori dela eta, uste dut ezinbestekoa dela empresa batean talde multzoetan lanean jardutea eta ez departamentuetan, taldean lanegiteak  ezinbesteko garrantzia baitu.
Gainera autogestionatuak eta erabakiak hartzeko askatasuna baldin badaukate are gehiago.

Azken finean empresa bat gai izan behar da pertsonengan eragina izateaz eta hala bada honen emaitza jakituria guztien artean sakabanatzea ahalbidetzen du eta gainera jakituria konpartitu bat izan ezkero klase maila horiek desagertu egingo
lirakete. Danok maila berdin batean ezarriz. Jakituria hau banatzean komunikazioa ere garrantzitsua da, bai empresa barnera begira zein kanpora. Zeren eta esperientzia handirik ez izan oraindik, badakit zaila izaten dela bezero bat fidelizatzea, horregatik
neurri guztietan gardenak izatea beharrezkoa da. Bestela aukera asko izango
degu bezero hori berriro ez bueltatzea edota berriro ere konfidantza izatea
gugan.

Hasier Amilibiak idatzia.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: