GOIZ ONA!

GOIZ ONA!

Gaur goizean Akkuako bi taldekidek estreinatu berri den Basque Culinary Center-en egoteko aukera izan dugu.

Garazi eta Esti, biok gabiltza H-enea Living Lab proiektuarekin elkarlanean. Arrasateko Polo Garaia Berrikuntza Gunean martxan jarriko den Living Lab espazio ireki honetan landuko diren proiektu desberdinentzat diseinaturiko dinamika-dokumentu bat lantzen ari gara; hau da, proiektu talde desberdinek, gure dokumentu honen laguntzaz, egoera desberdinetan behar dituzten talde joko edo dinamika egokienak aurkitu ahal izango dituzte, era bisual eta erraz batean banandutako sailkapen bat jarraituz.

Hitz gutxitan esanda, gure helburua “The Art of Facilitation” liburuxka sortzea da, talde batek behar duen momentuan erabili ahal izango dituen dinamikak bilduko dituena.

Esan bezala, beraz, gaur Garazi eta biok gure etorkizuneko sukaldaritza munduko profesional bihurtzeko bidean doazen ikaslez inguratuta egoteko aukera izan dugu, eta bilera interesgarri baten ondoren, bertan hamaiketako goxo goxoa egin dugu, Basque Culinary Center-eko ikasleek prestatutako patata tortila zoragarria alegia, eraikinak dituen bista zoragarriez gozatzen genuen bitartean. Goiz ona gaurkoa!

 

Esti Beraza

Anuncios

Un pensamiento en “GOIZ ONA!

  1. InigoBlanco dice:

    Irrikitan nago “the art of facilitation” by LEINN txostena ikusteko. Keep on the good work 🙂

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: