Ospakizun hauek beharrezkoak al dira?

Azken aldian Txinan baino ez dugu pentsatzen Akkuatarrok, egun gutxi barru Shanghai-en aurkituko baitugu gure burua!

Horregatik, beste behin, post hau Txinaren ingurukoa da, eta zehatzago izanda, duela pare bat aste ospatutako Txinako urte berri egunekoa.

Jakingo duzuen bezala, joan den urtarrilaren 22an txinatarrek euren 4710garren urterako sarrera ospatzen hasi ziren. Bai, hasi diot, urte berriari ongietorria ematen 15 egun pasatzen baitute txinatarrek! 15egun! Gainera, aurtengoa berezia izan da, dragoiaren urtea da hasiberri dena, hauen gustokoena…eta Txina gerran egongo balitz bezala dabil, koeteak hemen, koeteak han, suziriak, zaurituak, istripuak eta gainerakoekin!

Hau dena, aire kutsaduran eragiten duena kontuan hartu gabe..! Irakurri dudanez, Pekinen “osasuntsu” kontsideratzen dena baina 100 bider altuago neurtu zuten airearen egoera urtarrilaren 22an, eta beste horrenbeste Shanghai-en eta beste hiri garrantzitsuenetan.

Nik, egia esan, ez dakit zein punturarte den gehiegizkoa ospakizun masibo hau, baina tira, egia esan, nahiko alarmantea iruditzen zait! Ez dut Txina ezagutzen, ez bertako ohiturarik, beraz ez dut gehiegi sartu nahi euren ospakizunekin, baina taldearentzat oso lagungarri zaizkigun ZIGOR ALDAMAren artikulu batzuk irakurrita, http://www.elpais.com/articulo/sociedad/cara/sucia/dragon/elpepusoc/20120130elpepusoc_2/Tes, esango nuke nahiago dudala hemen dugun urtezaharra ospatzeko era!

Esti

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: